XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urte gutxitan milaka ordenagailu kutsatu ditu. Birus informatikoa, gaitza ala sabotaia?Ordenagailuz ordenagailu bazterrak kutsatuz doan gaitza da birus informatikoa.
Birusa duen ordenagailuarekin harremanetan jartzen den ordenagailua kutsatzen du eta bere kabuz erreproduzitzen da.
Birus biologikoaren antzera funtzionatzen du beraz.
Ez da, halarik ere, ordenagailuaren barrenak erdoiltzen dituen zomorroa, nahita egindako programa konplikatua baizik.
Orain urte batzuk Estatu Batuetako informatika ikasle batek landutako birusak NASAko sare informatikoa kutsatu zuenean egin zen ezaguna ordenagailuen birusa.
Orduan, ikasleak alde guztietatik kontsultatzen zuten datu-base batean sartu zuen berak programatutako birusa, eta basearekin informazio bila harremanetan jartzen ziren guztietan sartzen zen birusa, bertako sistema informatikoa izorratuz.
NASAk datuen base horretara jo zuen eta, jakina, bere ordenagailuek izan zuten ikasle argi hark erditutako birusaren berri.
Izan da, hala ere, beste kasurik.
Estatu Batuetan Boeing
1987an Israel-en sortutako
Donostiako
Administrazioko nahiz enpresa pribatuetako
Militarrak berak ere ez daude salbu.
Baina non daude gaitz honen sustraiak? zein dira bere eraginak?.
Birusa, erabiltzailearen baimenik gabe sistema informatikoetan sartuta dagoen eta bere burua kopia dezakeen programa autonomoa da, helburu zehatz bat duela: sistemaren funtzionamendu normala izorratzea.
Beraz, bere eginkizuna
Birusa programatzeko sistemaren ezagutza maila oso handia behar da.
Behin birusa burutua eta sistema informatiko batean kokatua dagoenean, beste sistemak kutsatzen hasten da.